Hasierako hitzaldia

Suzanne Romaine-k hizkuntza aniztasunari eta iraunkortasunari buruz hitz egingo du hitzaldiaren hasieran. Hizkuntzak garapenerako eragile garrantzitsu bezala ikusteak indarra hartu du azken urteotan. Hala ere, beharrezkoa da ikuspegi hori sakontzea ondokoetan: batetik, batetik, hizkuntza aniztasuna babestera eta sustatzera bideratutako diskurtso, politika eta jardunbideetan, eta, bestetik, giza taldeen eta oro har gizadiaren garapen iraunkorrerako ereduak aztertzen eta planifikatzen dituztenetan. Romaine adituak hizkuntza aniztasunari buruz hitz egingo du, 2015ean Nazio Batuek ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) berrien testuinguruan, bere hausnarket Europara ekarriz.

Hitzaldi honen bidez, hauxe lortu nahi dugu: batetik, iraunkortasunaren perspektiba ikustaraztea eta horri garrantzia ematea, kontuan izanda ikuspegi hau, berria bada ere, etorkizunari begira garrantzi handikoa dela; bestetik, gai horri buruzko gaur egungo hausnarketei ekarpen bat egin nahi diegu, Europako foro baten eta Europako testuinguruan kokatuta.