HELBURUAK

Honako hauek dira Europako Hizkuntza-aniztasuna Foroaren helburu zehatzak:

  1. Hizkuntza-aniztasuna aldarrikatu nahi dugu, funtsezkoa baita aniztasun hori kudeatzea eta etorkizunean gai hori lantzea Europa demokratikoagoa, elkartuagoa, irekiagoa, baketsuagoa eta iraunkorragoa izango baldin bada.
  2. Europako hizkuntza-komunitateen jasangarritasunari eta biziraupenari eragin dioten aldaketak aztertu eta ebaluatu nahi ditugu, Europako hizkuntza gutxituak zaintzeko eta sustatzeko ekimenak eta tresnak berrikusi, aurrera egiteko dauden zailtasunak aztertu eta egoera hobetzeko proposamenak egin.
  3. Nazioarteko elkarlana sustatu eta aldarrikatu nahi dugu Europako gizarte zibilaren eta ikerketa- eta kultura-eragileen artekoa eta estatuaz azpiko, estatu-mailako, Europako eta alde anitzeko erakundeen artekoa, elkarlan hori beharrezkoa baita hizkuntza-aniztasunari buruzko akordio eta itunak egiteko.