PARTAIDEAK

Xan Aire

Xan Aire

Seaska Ikastolen federazioa

Seaskako Hizkuntza Proiektuaren koordinatzailea. Soziolinguistika-dibulgatzaile amateurra Euskaltzaleen Topagunearen eskutik, batez ere tailer desberdinen bidez, euskaraz zein frantsesez, Ipar Euskal Herrian (gaztetxoekin, gurasoekin, irakasleekin, animatzaileekin, euskara ikasleekin, administrazioko teknikariekin, hautetsiekin...). Aldudeko ibarreko Adur euskara elkartekidea, Garabide hizkuntza-kooperazio elkartekidea.

François Alfonsi

François Alfonsi

Europako Aliantza Libre/EAL alderdiaren presidentea

Politikari korsikarra, Partitu di Nazione Corsa alderdiko kidea. Europako parlamentaria 2009-2014 artean, eta “Galzorian diren Europako hizkuntzak eta hizkuntza-aniztasuna” ebazpenaren errelatorea. Europar Batasunak 2013an eman zuen ebazpen hori.

Estibaliz Amorrortu

Estibaliz Amorrortu

Duestuko Unibertsitatea

Euskal ikasketen esparruko soziolinguista, euskararekiko jokabide linguistikoen arloan lan egiten du. Nuevos hablantes de euskera proiektuko ikertzaile nagusia. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kide da eta "Hiztun berriak Europa eleaniztun batean" COST IS1306 Ekintzaren kidea da.

Mikel Arregi

Mikel Arregi

Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutoa, Nafarroako Gobernua

25 urte baino gehiago daramatza Nafarroako Foru Erkidegorako lanean, euskara sustatzeko zerbitzuetan. Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politiken Zuzendaritza Nagusian lan egin zuen eta, 2007tik aurrera, Euskarabidea organismo autonomoan; hain zuzen ere, 2015az geroztik, organismo horretako zuzendari nagusia da.

Xabier Arzoz

Xabier Arzoz

Euskal Herriko Unibertsitatea

Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.Espainiako eta Europako Administrazio Zuzenbidean, oinarrizko eskubideetan, zuzenbide autonomikoan eta hizkuntza-eskubideetan aditua. 100 lan baino gehiago argitaratu ditu arlo horretan.

Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika

Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza

Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua (EHU-UPV). Euskara Zerbitzuko burua Andoaingo Udalean (eszedentzian), gaur egun Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea da; 2005 eta 2009 artean ere kargu horixe bera bete zuen. NPLDko presidentea. Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko buru eta Donostiako zinegotzi izan da. Hainbat argitalpenen egilea; nabarmentzekoa: Babeli gorazarre.

Paul Bilbao

Paul Bilbao

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko Idazkari nagusia

Hizkuntza Eskubideen Behatokian lan egin ondoren, 2010etik Hizkuntza Eskubideen Berme Protokoloaren buru den erakundeko, KONTSEILUko, idazkari nagusia da. Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sarearen lehendakariordea.

Siv Björklund

Siv Björklund

Vaasako Unibertsitatea

Vaasako Unibertsitateko Murgiltze eta Eleaniztasunerako Zentroa.Askotariko hizkuntzak geureganatzea, murgilketa eta hizkuntzak eta edukiak integratzea.Journal of Immersion and Content-Based Language Educationen koeditore eta sortzailea.

Ewa Chylinski

Ewa Chylinski

ECMI - European Centre for Minority Issues

Nazionalitateen eta gutxiengoen eremuen inguruan aditua. Georgiakoa, ECMI (Gutxiengoen Aferetarako Europako Zentroa) erakundearen lurralde-zuzendaria izan da Caucason.. OSCE erakundean (Europako Segurtasuna eta Lankidetzako Antolakundea) hainbat programa garatu izan ditu. Horrekin batera, Estatuek Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berresteari buruzko lan-ildoarekin lotura handia izan du, eta hainbat argitalpen egin du horren inguruan.

Vesna Crnic-Grotic

Vesna Crnic-Grotic

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Adituen Batzordeko burua

Rijekako Unibertsitateko (Kroazia) irakaslea.Nazioarteko Zuzenbidean eta Giza Eskubideetan aditua.Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Adituen Batzordeko kidea 1998tik eta burua 2013tik.

Joaquim Dolz

Joaquim Dolz

Ginebrako Unibertsitatea

Hizkuntzen Didaktikaren eta irakasleen Prestakuntzaren katedraduna.Hezkuntza eleaniztunean aditua. Geneva kantonamenduko Hezkuntza Saileko aholkularia izan zen, bai eta Andorrako Gobernuarena ere, sistema eleaniztuna planifikatzeko.

Robert Dunbar

Robert Dunbar

Edinburgoko Unibertsitatea

Hizkuntza Zelten katedraduna.Gutxiengoen eskubideetan aditua, batez ere hizkuntza-arloko eskubideei dagokienez, eta Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartako aditua.Gobernuei aholkua ematea hizkuntzen arloko legeriari buruz, galesarena eta Eskoziako gaelikoarena barne.

Itziar Elorza

Itziar Elorza

Euskal Herriko Unibertsitatea

Hizkuntza minoritarioko egoera elebidunetan/eleaniztunetan hizkuntzak irakasten aditua. Ikastolen Federazioko Hizkuntzen zuzendari ohia: euskararako, gaztelerarako, ingeleserako eta frantseserako curriculum integratu eleaniztunaren diseinua, ezarpena eta ebaluazioa.

Iñaki Etxezarreta

Iñaki Etxezarreta

Euskararen Aholku Batzordea

Arizmendi Ikastola, Leintz bailarako hezkuntza-kooperatiba euskaldunaren zuzendaria. Erronka nagusia: eraldaketa sozialean eragingo duen pertsona, konpetentea, euskalduna eta kooperatiboa hezten lagunduko duen hezkuntza kooperatiboaren eredu berria lankidetzan eraikitzea Leintz bailaran, Gipuzkoan eta Euskararen gainerako Herrietan, nazioarte mailako beste eragileekin interakzioan.

Elin H. G. Jones

Elin H. G. Jones

Aberystwyth Unibertsitatea

Antzerki, Zinema eta Telebistako Ikasketak Saileko irakaslea Aberystwytheko Unibertsitatean. Hedabideen, Hizkuntzen eta Kulturaren Mercator Institutuko eta Kultura Itzulpenen Zentroko zuzendaria. Galeseko testuinguruan aditua.

Itziar Idiazabal

Itziar Idiazabal

Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraduna

Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailea, 2007tik. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko katedraduna.Munduko hizkuntzei buruzko txostenaren (2005) egilekidea.

Irmgarda Kasinskaite-Buddeberg

Irmgarda Kasinskaite-Buddeberg

UNESCO, Komunikazio eta Informazioa Sektorea

Komunikazioaren eta Informazioaren arloko doktorea. Programen espezialista. UNESCOren proiektuak koordinatzen ditu: besteak beste, Ziberespazioan Eleaniztasuna Sustatzeko Estrategia eta Munduko Hizkuntzen UNESCO Atlas berria.

Frank La Rue

Frank La Rue

UNESCOko Komunikazioa eta Informazioa Sektoreko Zuzendari Nagusiordea

25 urte baino gehiago giza eskubideen alde lanean.Giza Eskubideetarako Legezko Ekintzarako Zentroko sortzailea.NBEren errelatore berezia Adierazpen Askatasunerako Eskubiderako, 2014ra arte.

Tove H. Malloy

Tove H. Malloy

Gutxiengoen Aferetarako Europako Zentroa-ECMIko zuzendaria

Gutxiengo nazionalen eskubideen alderdi politikoetan eta lege-alderdietanaditua.Gutxiengo Nazionalak Babesteko Esparru Hitzarmenaren Kontsulta Batzordeko kidea.Europako Kontseiluko, ESLEko eta Europako Batzordeko aholkularia.

Sixto Molina

Sixto Molina

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Idazkari Eragilea

Sixto Molina Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna da. Nazio Batuen Erakundean eta Europako Batzordean lan egina da aurretik, eta 20 urte daramatza Europako Kontseiluan lanean, hainbat postutan. Gaur egun, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Idazkaritza zuzentzen du.

Ane Ortega

Ane Ortega

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

Hizkuntzaren didaktika irakaslea, eredu eleanitzetan lan egiten du. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kide eta "Hiztun berriak Europa eleaniztun batean” COST IS1306 Ekintzaren kidea da. Gaur UNESCO Etxean zerbitzu eginkizunetan dago eta Europako Hizkuntza-aniztasunaren Foroaren koordinatzea da.

Joan Pujolar

Joan Pujolar

Universitat Oberta de Catalunya

Kataluniako Soziolinguistika Elkarteko burua. “Hiztun berriak Europa eleaniztun batean” COST IS1306 Ekintzaren buruordea. Gazteei buruz eta hizkuntza minoritarioko hiztun aktibo bilakatzeko muda-prozesuei buruz ikertu du.

Fernando Ramallo

Fernando Ramallo

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Adituen Batzordea

Linguistikaren arloko doktorea. Vigoko Unibertsitateko irakaslea. Real Academia Galegako kide urgazlea. Soziolinguista, hizkuntza-minorizazioko prozesuetan eta horien ondorio politiko, sozial, kultural eta linguistikoetan aditua.

Sabrina Rasom

Sabrina Rasom

NPLD-Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareko presidenteordea

Comun General de Fascia (Trento) izenekoaren hizkuntza eta kultura unitatearen arduraduna, ladinoaren sustapenean lan eginez.NPLDko presidenteordea, 2020 Estrategian murgilduta, Hizkuntza Aniztasunerako Ibilbide Orria proposatzen du.

Suzanne Romaine

Suzanne Romaine

Oxford Unibertsitatea

Munduan ezaguna da hizkuntzen historian eta soziolinguistikan eginiko lanengatik. Suzanne Romaine aitzindaria da hizkuntza-aniztasuna jasangarritasunarekin eta, zehazki, Garapen Jasangarriko 2030 Agendarekinlotzen.

Eduardo Ruiz Vieytez

Eduardo Ruiz Vieytez

Deustuko Unibertsitatea

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa. Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria 15 urtez. INTEGRIMen koordinatzailea. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunerako misioen aditu independentea.

Jon Sarasua

Jon Sarasua

Mondragon Unibertsitatea

Bertsolaria, pentsalaria, idazlea, Informazioaren Zientzietan doktorea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Mondragon Unibertsitateko LANKI-Lankidetzaren Ikertegiko kidea. Hizkuntza-lankidetzaren arloan aritzen den Garabide GKEaren sortzaile eta presidenteordea.

Miquel Strubell

Miquel Strubell

Linguapax International

Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikako zuzendaria izan zen, Soziolinguistika Katalaneko Institutuko zuzendaria eta UOCko Eleaniztasuneko katedraduna.Europar Batasuneko, ESLEko eta Europako Kontseiluko aholkularia, hizkuntza-gaietan.Eskolako eta familiako elebitasuneko ikertzailea.

Jordi Suïls

Jordi Suïls

Lleidako Unibertsitatea

Aditua okzitaniera-araneraren soziolinguistikan eta dialektologian, eta Aragoiko irakaskuntza eleaniztunaren hezkuntza-sisteman eta dialektologian. Institut d’Estudis Aranesiko kidea.

Enlli M. Thomas

Enlli M. Thomas

Bangorreko Unibertsitatea

Aditua hizkuntza minoritarioen eskuratze-prozesu elebidunaren psikolinguistikan. Galesera bigarren hizkuntza duten haurrek eskolan eta eskolaz kanpo (gizartean) nola erabiltzen duten ikertzen du.

Carles Torner

Carles Torner

PEN International

Carles Torner doktorea PEN International erakundeari lotu zaio azken hamarkadotan, eta gaur bere zuzendari nagusia da. Itzulpen eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeko presidentea izan zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren prozesuan eta, beraz, oso hurbiletik bizi izan zuen lanketa guztia. Aurretik, Ramon Llul institutuko Literatura Departamentuko zuzendaria izan zen. Adierazpen askatasunaren aldeko saiakera asko idatzi ditu.

Nils Torvalds

Nils Torvalds

ALDE-Europaren aldeko Demokraten eta Liberalen Aliantza alderdiren Europarlamentarioa

Finlandiako Svenska Folkpartieteko kidea, gutxiengo suediarrekoa da. Europako Parlamentuko Gutxiengo Tradizional, Komunitate Nazional eta Hizkuntzetarako Taldearen presidenteetariko bat da.

Belen Uranga

Belen Uranga

Soziolinguistika Klusterra

Euskal soziolinguistikan eta hizkuntza-aniztasunean aditua da. Soziolinguistika Klusterrean lan egiten du.Soziolinguistikako BAT aldizkariko koordinatzailea da.Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kide da.

Iñigo Urrutia

Iñigo Urrutia

Euskal Herriko Unibertsitatea

Zuzenbidean doktore eta zuzenbide administratiboko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Eremu anitzetako ikerketa-lanak egin izan ditu, ingurumena, giza eskubideak, gutxiengoak… Horietatik azpimarragarrienak hizkuntza-eskubideen eta araubidearen arteko loturari buruzkoak izan dira; izan ere, doktore-tesia hizkuntza-eskubideak eta hezkuntza-sistemari buruzkoa izan zen.